FUNTZIONAMENDU OROKORREI BURUZKO ARGIBIDEAK
Behar denean, e-mailen bidez, idatzitako oharra baten bidez abisuak bidali edo telefonoz mezuak Zuzendaritzan utzi (whatsapp ere erabiliz). Elkarrizketarako aldez aurretik zita eskatu.
Klase orduetan, umea eskolara ekartzeko edo eramaterakoan, Zuzendaritzatik pasatu behar da. Beraz, arduraduna etorri beharko da ikaslea jasotzera eta ekartzera.
Sarrera, irteera edota garraioari buruzko aldaketak tutoreari jakinarazi behar dira.
Umeak klasean dauden bitartean ezin izango du inork geletara joan, ez badu aldez aurretik hitzordua.
Ordutegi barruan eskolak edo klaseak antolatzen dituen irteeretan edo ekintzetan parte hartzea komenigarria da. Kanpoko irteerak direnean, guraso edo legezko tutorearen baimena behar dute ikasleek.
Kexak, iradokizunak edo arazoren bat sortzen denean, eman behar diren pausoak: Inplikatuta dagoen irakasle edo tutorearengana jo eta, konpontzen ez bada, Zuzendariarengana; azken aukeran, Eskola Kontseilura.
Eskolako materiala guztiona da. Txarto erabiltzeagatik apurtzen bada, ikasleak berak berrezarri behar izango du.
Txakurrak edo kalterik sor dezaketen animalirik ezin da sartu.
Ikastetxean debekatuta dago erretzea.
ESKOLAN BOTIKA EMATEA
Ikasleren batek botika bat hartu behar badu medikuaren agiria beharrezkoa da eta horrez gain, gurasoen eskaera idatzia.